partehartu-urdulizkohapo.eus

ES

URDULIZKO HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRA (HAPO)

 

   Urdulizko HAPOri buruzko sarrerako idazkia

 

URDULIZKO HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRA (HAPO)-ren idazketa hastear doa.

  • Lehenengo informazio-hitzaldia eta partaidetza-tailerra otsailaren 5ean izango dira, 18:30ean, Kultur Etxean.
  • Gainera, otsailaren 1etik 28ra modu digitalean parte har daiteke partehartu-urdulizkohapo.eus webgunean.

Udalak 2025ean Urdulizko hirigintza-plan berria egiteari ekin dio. HAPO (Hiri Antolamenduko  Plan Orokorra) izango da udalerri osoaren  antolamendu integralerako oinarrizko tresna  nagusia, hau da, Urduliz osoko lurzoruaren eta  eraikinen erabilerak antolatzen dituena, bai  publikoak, bai pribatuak. 

Urdulizek gaur egun ez du HAPOrik, 2000. urteko  Arau Subsidiarioak baizik. Urdulizen beharrak  aldatu egin dira 25 urte hauetan eta,  horregatik, garrantzitsua da plan orokor berri  hau idaztea, Urdulizek gaur egungo  beharretara egokitutako hirigintza-plan bat  izan dezan, adibidez, etxebizitzari, espazio  publikoari, mugikortasunari eta abarri  dagokienez. 

Hirigintza-plan orokorra egitea, behin betiko  onartu arte, prozesu luzea da, hainbat urte  irauten du eta hainbat fase ditu. Herritarren  parte-hartzea garrantzitsua da plana idazten  den bitartean, eta bereziki garrantzitsua da  hasieran, informazio-fasean, aurrerapenean  eta hasierako onarpenean. Horrela, ahalik eta  pertsona gehienen parte-hartzea eta  dibertsitatea sustatzeko eta HAPO berriak  Urdulizko bizilagunen beharrei erantzun  diezaien, hainbat ekintza burutuko dira, hala  nola hitzaldi informatiboak, parte hartzeko  saioak, partaidetza digitala, eta abar. Nola eta  noiz parte hartu jakinaraziko dugu.

Informazio  guztia: hapo.urduliz.eus webgunean.

Zure partaidetza funtsezkoa da, anima zaitez!

Parte hartu

 

   Urdulizko HAPOren gaiak

 

HAPOk ikuspegi integrala sortuko du Urdulizek nolakoa izan nahi duen jakiteko, bai epe laburrean, bai ertainean, bai epe luzean. Horretarako, taldean eta elkarlanean, honako galdera hauei buruzko gogoeta egin behar dugu:

  • Zer udalerri-eredu nahi dugu? 
  • Bizi, lan egin, gozatu... ahal izateko udalerria? 
  • Horretarako, nola planifikatu behar dugu gure herria?

Azken horren ulermena errazteko, hau da, nahi dugun udalerriaren eredua lortzeko Urduliz nola planifikatu behar dugun jakiteko, HAPO berriaren edukia bederatzi gairen inguruan egituratzen da. Lehenengo hirurak espazioei buruzkoak dira (naturarentzat, mugitzeko eta etxetik gertu gozatzeko; hau da, ingurune naturala, mugikortasuna eta espazio publikoa). Hiru bigarrenak bizitzeko, lan egiteko/erosteko eraikinei eta zerbitzuak ematen dizkigutenei buruzkoak dira (hezkuntza-, osasun-, kirol-, kultura- edo laguntza-ekipamenduak). Azkenik, zeharkako gaiak daude: ondarea, nortasuna eta euskara; berdintasuna eta inklusioa; eta klima-aldaketa eta osasuna.

Gai bakoitzak bere kolore, ikono eta deskribapena ditu.

 

 

 

 

  

    HAPOren faseak

 

    HAPOri buruzko informazio-testuak (Ohiko galderak)

 

Zer da HAPO?

HAPO udalerri osoaren antolamendu integralerako oinarrizko tresna eta tresna nagusia da; Urduliz osoko lurzoruaren eta eraikinen erabilerak antolatuko ditu, bai publikoak, bai pribatuak.

Gaur egun, funtzio hori 2000. urteko Arau Subsidiarioek betetzen dute. Behin betiko onartzen denean, HAPOk ordezkatuko ditu.

Urdulizko Udala da sustatzailea. HAPOren sustatzailea Urdulizko Udala bada ere, 7.000 biztanletik beherako udalerria denez, behin betiko onespena Bizkaiko Foru Aldundiaren esku dago.

Egiturazko dokumentua da, eta haren edukia eta zehaztapenak Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legean jasota daude. Aurreikuspenen arabera, 8-12 urte izango da indarrean.

Zer arautzen du?

HAPO berriak Urdulizko lurzorua eta eraikinak arautuko ditu, publikoak zein pribatuak. Funtsean, planak zer, non eta zenbat egin ahal izango den adieraziko du. Adibidez, etxebizitzari, parkeei, industriari, bidegorriei eta abarri dagokienez.

HAPO berriak honela sailkatuko du udalerriko  lurzorua (bai publikoa bai pribatua): 

  • Hiri-lurzorua (jada eraikitako bilbea)
  • Lurzoru urbanizagarria (hiri-lurzorua  hedatzeko eraldatuko den lurzoru naturala). 
  • Lurzoru urbanizaezina (landa-lurzorua eta  bere ezaugarriengatik babestu  beharrekoa) 

Era berean, HAPO berriak lurzoruaren erabilera  kalifikatuko du (bizitegikoa, jarduera ekonomikoak, zuzkidurak…) eta bolumenak arautuko ditu (eraikigarritasuna). 
 

Zergatik da garrantzitsua?

HAPO berria garrantzitsua da Urdulizko lagunen  egungo eta balizko beharrei erantzun ahal  izateko. 

HAPO berriak Urdulizen egitura fisikoan bakarrik  eragingo duen arren (lurzoru eta eraikinetan,  publiko eta pribatuetan) soilik, garrantzitsua da  horrek eragin zuzena baitu udalerriaren  garapen sozial, ekonomiko eta  ingurumenekoan; hirirako eskubidean,  Urdulizko herritarren ahalduntzean, hiria  herritarrentzat planifikatzea. 

Laburbilduz, Urdulizko HAPO berriak erabateko  ikuspegi bat emango du Urduliz nolakoa izan  nahi duen jakiteko, bai epe laburrean eta  ertainean zein luzean. 


 

Zer ez da HAPO?

 

HAPO berriak ez du arautuko, esaterako,  Urdulizen enplegu-politika. Esparru horretan  egin dezakeena Urdulizen jarduera  ekonomikoetarako behar adina leku dagoen  aztertzea da, eta, beharrezkoa izanez gero, erabilera horretarako espazio berriak aurreikus eta ditzake eta arautu. 

Era berean, HAPO berriak ez ditu xehetasunak  zehazten; adibidez, ez ditu autobus-geltokiak kokatzen edo ez ditu zebra-bide gehiago  ezartzen. Gai horietarako, beste udal-jarduera  edo -ordenantza mota batzuk daude. 


 

Zer muga ditu?

 

Udal-tresna juridiko bat izanda ere, Plan  Orokorrek udalerriaz gaindiko  administrazioetatik datozen eta aintzat hartu  behar dituzten hainbat baldintza dituzte. 

Beraz, Urdulizko HAPOk legeri sektoriala jaso  beharko du, bai eta Estatutik eta Eusko  Jaurlaritzatik datozen aplikazio zuzeneko arauak ere (hirigintza-estandarrak, adibidez),  esaterako hurrengoei dagozkienak: ura,  errepideak, lurzoru kutsatuak, ondarea edo  telekomunikazioak. Zehazki, etxebizitzaren  esparruan, Eusko Jaurlaritzak Lurralde  Antolamenduaren Gidalerroen (LAG) bitartez  arautzen du HAPOn antola daitezkeen  etxebizitza berrien kopurua. 

Gainera, zeharkako gai jakin batzuk  integratuko ditu, hala nola ingurumena,  jasangarritasuna eta klima-aldaketa, ikuspegi inklusiboa, eragin linguistikoa, osasuna,  inpaktu akustikoa

 

test