URDULIZKO HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRA (HAPO)
Urdulizko HAPOri buruzko sarrerako idazkia |
URDULIZKO HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRA (HAPO)-ren idazketa hastear doa.
-
Lehenengo informazio-hitzaldia eta partaidetza-tailerra otsailaren 5ean izango dira, 18:30ean, Kultur Etxean.
-
Gainera, otsailaren 1etik 28ra modu digitalean parte har daiteke partehartu-urdulizkohapo.eus webgunean.
Udalak 2025ean Urdulizko hirigintza-plan berria egiteari ekin dio. HAPO (Hiri Antolamenduko Plan Orokorra) izango da udalerri osoaren antolamendu integralerako oinarrizko tresna nagusia, hau da, Urduliz osoko lurzoruaren eta eraikinen erabilerak antolatzen dituena, bai publikoak, bai pribatuak.
Urdulizek gaur egun ez du HAPOrik, 2000. urteko Arau Subsidiarioak baizik. Urdulizen beharrak aldatu egin dira 25 urte hauetan eta, horregatik, garrantzitsua da plan orokor berri hau idaztea, Urdulizek gaur egungo beharretara egokitutako hirigintza-plan bat izan dezan, adibidez, etxebizitzari, espazio publikoari, mugikortasunari eta abarri dagokienez.
Hirigintza-plan orokorra egitea, behin betiko onartu arte, prozesu luzea da, hainbat urte irauten du eta hainbat fase ditu. Herritarren parte-hartzea garrantzitsua da plana idazten den bitartean, eta bereziki garrantzitsua da hasieran, informazio-fasean, aurrerapenean eta hasierako onarpenean. Horrela, ahalik eta pertsona gehienen parte-hartzea eta dibertsitatea sustatzeko eta HAPO berriak Urdulizko bizilagunen beharrei erantzun diezaien, hainbat ekintza burutuko dira, hala nola hitzaldi informatiboak, parte hartzeko saioak, partaidetza digitala, eta abar. Nola eta noiz parte hartu jakinaraziko dugu.
Informazio guztia: hapo.urduliz.eus webgunean.
Zure partaidetza funtsezkoa da, anima zaitez!
Urdulizko HAPOren gaiak |
HAPOk ikuspegi integrala sortuko du Urdulizek nolakoa izan nahi duen jakiteko, bai epe laburrean, bai ertainean, bai epe luzean. Horretarako, taldean eta elkarlanean, honako galdera hauei buruzko gogoeta egin behar dugu:
-
Zer udalerri-eredu nahi dugu?
-
Bizi, lan egin, gozatu... ahal izateko udalerria?
-
Horretarako, nola planifikatu behar dugu gure herria?
Azken horren ulermena errazteko, hau da, nahi dugun udalerriaren eredua lortzeko Urduliz nola planifikatu behar dugun jakiteko, HAPO berriaren edukia bederatzi gairen inguruan egituratzen da. Lehenengo hirurak espazioei buruzkoak dira (naturarentzat, mugitzeko eta etxetik gertu gozatzeko; hau da, ingurune naturala, mugikortasuna eta espazio publikoa). Hiru bigarrenak bizitzeko, lan egiteko/erosteko eraikinei eta zerbitzuak ematen dizkigutenei buruzkoak dira (hezkuntza-, osasun-, kirol-, kultura- edo laguntza-ekipamenduak). Azkenik, zeharkako gaiak daude: ondarea, nortasuna eta euskara; berdintasuna eta inklusioa; eta klima-aldaketa eta osasuna.
Gai bakoitzak bere kolore, ikono eta deskribapena ditu.
HAPOren faseak |
HAPOri buruzko informazio-testuak (Ohiko galderak) |
Zer da HAPO?
HAPO udalerri osoaren antolamendu integralerako oinarrizko tresna eta tresna nagusia da; Urduliz osoko lurzoruaren eta eraikinen erabilerak antolatuko ditu, bai publikoak, bai pribatuak. Gaur egun, funtzio hori 2000. urteko Arau Subsidiarioek betetzen dute. Behin betiko onartzen denean, HAPOk ordezkatuko ditu. Urdulizko Udala da sustatzailea. HAPOren sustatzailea Urdulizko Udala bada ere, 7.000 biztanletik beherako udalerria denez, behin betiko onespena Bizkaiko Foru Aldundiaren esku dago. Egiturazko dokumentua da, eta haren edukia eta zehaztapenak Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legean jasota daude. Aurreikuspenen arabera, 8-12 urte izango da indarrean. |
Zer arautzen du?
HAPO berriak Urdulizko lurzorua eta eraikinak arautuko ditu, publikoak zein pribatuak. Funtsean, planak zer, non eta zenbat egin ahal izango den adieraziko du. Adibidez, etxebizitzari, parkeei, industriari, bidegorriei eta abarri dagokienez. HAPO berriak honela sailkatuko du udalerriko lurzorua (bai publikoa bai pribatua):
Era berean, HAPO berriak lurzoruaren erabilera kalifikatuko du (bizitegikoa, jarduera ekonomikoak, zuzkidurak…) eta bolumenak arautuko ditu (eraikigarritasuna). |
Zergatik da garrantzitsua?
HAPO berria garrantzitsua da Urdulizko lagunen egungo eta balizko beharrei erantzun ahal izateko. HAPO berriak Urdulizen egitura fisikoan bakarrik eragingo duen arren (lurzoru eta eraikinetan, publiko eta pribatuetan) soilik, garrantzitsua da horrek eragin zuzena baitu udalerriaren garapen sozial, ekonomiko eta ingurumenekoan; hirirako eskubidean, Urdulizko herritarren ahalduntzean, hiria herritarrentzat planifikatzea. Laburbilduz, Urdulizko HAPO berriak erabateko ikuspegi bat emango du Urduliz nolakoa izan nahi duen jakiteko, bai epe laburrean eta ertainean zein luzean. |
Zer ez da HAPO?
HAPO berriak ez du arautuko, esaterako, Urdulizen enplegu politika. Esparru horretan egin dezakeena Urdulizen jarduera ekonomikoetarako behar adina leku dagoen aztertzea da, eta, beharrezkoa izanez gero, erabilera horretarako espazio berriak aurreikus eta ditzake eta arautu. Era berean, HAPO berriak ez ditu xehetasunak zehazten; adibidez, ez ditu autobus-geltokiak kokatzen edo ez ditu zebra-bide gehiago ezartzen. Gai horietarako, beste udal-jarduera edo-ordenantza mota batzuk daude.
|
Zer muga ditu?
Udal-tresna juridiko bat izanda ere, Plan Orokorrek udalerriaz gaindiko administrazioetatik datozen eta aintzat hartu behar dituzten hainbat baldintza dituzte. Beraz, Urdulizko HAPOk legeri sektoriala jaso beharko du, bai eta Estatutik eta Eusko Jaurlaritzatik datozen aplikazio zuzeneko arauak ere (hirigintza-estandarrak, adibidez), esaterako hurrengoei dagozkienak: ura, errepideak, lurzoru kutsatuak, ondarea edo telekomunikazioak. Zehazki, etxebizitzaren esparruan, Eusko Jaurlaritzak Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (LAG) bitartez arautzen du HAPOn antola daitezkeen etxebizitza berrien kopurua. Gainera, zeharkako gai jakin batzuk integratuko ditu, hala nola ingurumena, jasangarritasuna eta klima-aldaketa, ikuspegi inklusiboa, eragin linguistikoa, osasuna, inpaktu akustikoa… |